XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
56. IKASTETXEKO ERITEGIA. Barnealdea, egun argiz.
ARRUTI irribarretsu dago ohatilan etzana segitzen duen PEDROren aurrean.
ARRUTI.- Tira, tira Sansi, pasa zaik... PEDROren haserreak handiegi dirudi arazoaren arrunkeriaren aurrean.
PEDRO.- Hire lekua huen, Arruti...! Hire lekua, eta hire errua!.
ARRUTI.- Negarrik ez... Galtzen ere jakin behar da....
PEDRO.- Eta irabazten... Hik ez dakik ez bata ez bestea... Arrazoia zeukak nire andreak! Zeinek esan!.
ARRUTI.- Ze ari haiz? Zertan zeukak arrazoia hire andreak?.
PEDRO.- Putakume batzuk bihurtu zaretela dionean!
ARRUTI gero eta serioago dago, baina adiskidetasun giroa lortu nahian segitzen du.
ARRUTI.- Tira Sansi, ez entzuna egingo diat... Hitzegin dezagun garbi...
Ohe ertzera hurreratzen da. Tonu konfidentzialean hitz egiten du: ARRUTI.- Hire alabaren kasua...